XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ia, aita! Ia, gutxi palta da ta!.
Ta Patxik irabazi zuan, Motza zubi erdian zalarik.
Aari bat ere igan zuan, baita apustua egin ere.
Jokatu bear zan bezperan, parranda egin zuan.
Biaramonean igandea zan, eta, mezetan zala sermoia-denbora loak artu zuan, koru-azpian alkietan exerita zegoala.
Ta, lotan zegoalarik, ametsetan asi zan, ta, ain zuzen, apustuarekin amets egin ere.
Eliza guzian entzun zan oju au egin zuan beintzat: - Bost duro nere aariaren alde!.
Meza ondoan baitzan jokua.
Aariak eun da larogei ta geiago kolpe eman zioten alkarri, bañan Patxirenari adarra atera zitzaion; ala ere segitu zuan, bañan apartatu egin zituzten.